Txiringito

Logo hau Tolosako txirrindulari lagun talde batentzat sortua izan da, eta hala beraz, bizikletak sortzen duen elkarrizketarako joera azpimarratu nahi izan da. Logoak bizikletaren gurpila, elkarrizketako globoak eta elkarrizketetako gune diren terrazetako eguzki aterkiak konbinatu nahi izan ditu. Aterkiaren kolore bizia kontrastean agertzen da gurpila eta letra beraren apaltasunarekin. Txiringito taldeak hartzen duen izena izanik, TXI azpirratu da, txirrindularitza eta txiringito hitzak erlazioan jartzen dituen lehen silaba delako. 



Comentarios

Entradas populares