Gent.WATERBUS

Gent.WATERBUS Ganterako (Belgika) proposatu den garraio modu berria da, horretarako hiria zeharkatzen duten ur kanalak erabiliz. Ontzi bidezko garraio modu berri honek, hiriak jadanik duen garraio sistema osatu nahi du, gain jarriko diren hiru linea berriren bidez. Erdigunea kanpoko industria-etxebizitza-aisialdiko guneekin elkartzea da helburua, gutxi kutxatu dezakeen sistema berritzaile honekin. Hala beraz, hiritarrei nahiz kanpotik etorriko diren turistei zerbitzu berri bat eskaini nahi zaie, hiria beste perspektiba batetatik ikusteaz gainera mugikortasun osoz hirian zehar mugitu daitezen.

Erdigunean dagoen Oude Besteemarkt plazan izango du sistema berriak bere geltoki nagusia, bertan elkartzen baitira osatzen duten hiru lineak. Bertan beraz, informazioa eskuratzeaz gain, bileteen salmenta, kafetegi eta zerbitzu publikoak aurkituko ditu zerbitzu honen erabiltzaileak. Lineetan zehar aldiz 17 geltoki kokatu dira, hiriko puntu guztiak lotuta geratzeaz gain, txokorik urrunenera ere iristeko. Geltokiak kokatzerako orduan kontuan hartu dira, beste sistemak (bizikletak, autobusak...) eta baita leku horien irisgarritasuna ere.

Munduan zehar dauden beste hiri batzuetako sistema honen arrakasta ikusirik, etorkizuneko garraioa izan daitekelakoan...






















Comentarios

Entradas populares