Arte + Soinu zentrua, BAIONA


// ARTE URBANOA edo street art jatorri desberdinetako artisten lanei dagokie, zeinak espazio publikoa erabiltzen duten teknika desberdinen bitartez adierazteko. Trantsitatuak diren espazio publikoak erabiltzen dituzte beren akzioak aurrera eramateko eta ikusleak arritzeko. Mezu iraultzaileak, kritika sozialak eta politikoak izaten dituzten akzio hauek, hausnartzera bideratu nahi dute ikuslea. Gizartearen pentsamendu eta sentimenduak islatzen dituen forma kreatibo gisa, hirian bere lekua izan behar duen mugimendua da, baztertua izan gabe. Kultura urbano alternatiboak leku irekiak eta zabalak beharko dituzte, sorkuntza, erakusketa eta irakaskuntza bultzatu ahal izateko.


// HELBURUA Arte urbanoa garatu ahal izateko espazio publiko berri baten bilaketa, zeinak bide emango duten arte mugimendu honen eskakizunak burutzeko, baztertua izan gabe. Hala, azalera mugarik gabe, arkitektura metodo tradizionaletara jo gabe, arte urbanoaren inguruan sortu diren paradigmak deuseztuko dituen proiektu bat bilatzen da, non gizartea den protagonista hirian. Hiria izango da proiektua, hiria baita gizarteak bizitza garatzeko erabiltzen duen medioa, eta beraz, honen inguruko kritikak eta mugimendu alternatiboak jasoko dituena ere. Hiriak lekua izango du, gune iraunkorrak zein aldakorrak proposatu eta artearen sorkuntza, irakaskuntza eta erakusketa antolatzeko.
Ezin ahaztu ere, zein garaitan bizi garen, garaia bera artearen islada baita eta berau osatzen duten elementuak ezingo baitira albo batera utzi. Ez soilik espazioa baizik eta gailu modernoak ere lekua izango dute guztiona den espazio edo sare publikoan. SARE HUTSEAn alegia.

// HIRI-PROIEKTUA. Arte urbanoa lantzeko, hiria bera da erabiliko dena, hiri historikoak alegia. Hauen degradazioa aro teknologikoan izugarria izan da periferiako gune saneatu eta berrien alde. Hori dela eta, hiri sarearen berakadarekin hiri hutsuneak eta hauen aktuazio falta ugaritu egin da Europako hirietako alde zaharretan. Gune hauen eraberritzetik alde zaharraren bizigarritasuna  hobetu eta bizitza eman nahi zaie artearen integrazioaz eta praktikaz.

_ Hiri hutsa (publikoa) [A]. Bertan garatuko dira jendearen presentzia eta taldeeen arteko interakzioa eskatuko duten aktibitateak eta honen erreabilitazioa izango da jarduteko lehen esparrua. Jendeak kalea erabiliko du hirian proposatuko diren ekintza desberdinak egin eta parte hartzea bultzatzeko. Horretarako NODOAK hiri egituraren erreferentzia puntu izango dira eta plaza eta kaleen arteko elkarguneetan kokatzen dira. Bestetik alde zaharrean aurki daitezkeen erabilera anitzeko espazio libre zabalak identifikatu dira aktibitateen gehiengoa garatu ahal izateko.


_ Hiri betea (pribatua) [B]. Hiri egitura definituko duena da, sare publikoaren antolatzailea eta altxaera emango duena. Bertan kokatzen diren behe oineko aktibitateak kalearekin duten eralazio zuzena kontuan hartuta, garrantzia izango dute arkupe, komertzio eta utzitako lokalak. Galeria eta atelier-ak izango lirateke mugimenduaren lehen lanak jaso eta jendaurrean zabaltzeko bidea emango dutenak. Publiko eta pribatuaren arteko muga eta erlazioa finkatuz, lokal hutsak aukera paregabea eskaintzen dute artearen garapen eta zabalkunderako programa desberdinak jaso eta esku pribatuen esku jarriz. Sare pribatua osatzen dute ere gizartearen esku dauden erabilera publikoko instituzioak: udaletxe, unibertsitate, eskola eta kirol/kultura instalazioak. Eraikin hauek proiektuan izan dezaketen integrazioak proiektuaren ongizatea eta ikuspegia aldatu dezake.


_ HIRI SAREA. Proiektua, beraz, hiri hutsa eta betearen arteko erlaziotik sortuko da, hiriaren espazio huts-beteen erabilera masibotik. Gizarteak hiri hutsuneak hartu eta bertan integratuko ditu artea eta soinua garatzeko behar dituen instalazio eta eraikin guztiak, aldi berean hiriaren berriztapen integrala aurrera eramanez. Hiri sarea hiritarren bizitzaren zati garrantzitsua bada, hiri horren osasunak gora egingo du, gizartea baita espazio horien jabe, erabiltzaile eta zaintzaile. Hiri hutsak ekintza mugikorrak jasoko ditu, nodoetan mugimendu guztiaren eta honen egoeraren inguruko informazioa jasoko delarik; plazetan jendearen parte hartzea eskatuko duten ekintzak edo tailerrak garatuko dira, gizartea artean murgildu eta honen zabalkuntza emateko; galeriak eta lokal hutsak iniziatiba pribatuen lekuko izango dira arte eta soinuaren munduan eta azkenik, HIRI HUTSUNEAK arte mugimenduaren kudeaketa eta garapena bermatuko duten zentru publiko eta irekiak izango dira, non sare publiko eta pribatuak bat egingo duten.



// ARTE + SOINU ZENTRUAREN-PROIEKTUA. Arte + soinu zentruaren poriektua ez da poriketu bukatua izango, baizik eta garapen prozesu baten helmuga baizik. Landu beharreko gaien aberastasuna dela eta gizrteak onartu ahala faseetan aurrera egingo da, zentrua eraiki arte. Horrela berebiziko garrantzia izango dute hiritarren eskura jarritako galdeketak, hauek erabakiko baitute programaren garapen bidea. Horretarako PROIEKTU-EGUTEGI bat jarriko da martxan zeinak eman beharreko pausoak kokatu eta epeak finkatuko dituen, hiri-egituraren berrerabilpenetik hasi eta zentrua eraiki arte. Ordea, proiektua gune publiko zein pribatuen eraberritzean oinarritzen da eta beraz, guztien erantzunkizuna izango da programaren arrakasta.
Hasiera batean lau fasetan garatu beharreko proiektua izango da, urte baterako. Egutegia luzatu daiteke ordea, ez baita proiektu bukatu bat landu baizik eta beharren eta egoeraren arabera moldatu eta handitu daitekeena. Ondorioz, bizia duen proiektu bat garatu da, bukatu gabea eta aldaketak onartuko dituena, hasi gauza txikietatik , eraikineraino. 4 fase baina 5 proiektu mota garatuko dira:

[1] ARLO TEKNOLOGIKOA. Web orrien diseinuak arte+soinu mugimendu honen berri zabaltzea du helburu.


[2] POD MUGIKORRA. Hiri-egituran mugitzeko pentsatua izan den gailuak artea eta soinua kaleetan zehar zabaltzea du helburu.


[3] INFORMAZIO PANELAK. Hiriko nodoetan kokatuak, Wi-Fi zerbitzuaz gain [1], mugimenduaren azken ordukoak eta ekintzak sustatzea du helburu.


[4] LOKAL KOMERTZIALEN BERRIKUNTZA. Iniziatiba pribatua mugimenduaren parte izatea du helburu, horretarako arte eta soinuarekin erlazionatuta dauden gehigarriak burutu ahal izateko (dendak, tailerrak, erakusketak...)


[5] ARTE + SOINU ZENTRUA. Aurrreko gutien oinarria izango den puntua, mugimenduaren ikono izatea du helburu, bertan garatuko direlarik, sormena lanak, hauen zabalkuntza eta irakaskuntza.


Eraikitze prozesua eta zergatia:


Proiektuaren garapena [7]










Comentarios

Entradas populares