Hotel de la Monnaie, BAIONA


//ANALISIA.

Gunea Baionako Alde Zaharrean kokatzen da, inguruaz erabat baldintzatuta dagoen gune batean alegia. Inguruko baldintzak aztertuta, ezin da ondorio bakarra atera, asko baitira oinarritzat hartu daitezken aferak. Ordea, Baionak badu beste hiriburuetatik bereizten duen ezaugarri bat: lote gotikoen antolaketa, kapaka eginikoa baita (eraikina/komunikazio bertikala/eraikina). Honek, etxe irla zurrunak eta zabalera handikoak egin ahal izatea ahalbidetu du orain arte, egun, bizi baldintza berriak antolaketa horren aurkakoak baitira.  Horman oinarritutako arkitekturak ere, irudi berezia eskaini dio baionari, eraikitze tekniken garapenaren ondorio. Hala itxura desberdinetako eraikinak aurki daitezke kaskoan zehar eraikitze garaiaren arabera.

//HELBURUA.

_ Baionako arkitekturaren berrirakurketa bat: perfilak, fatxadak, antolaketa...
_ Batasun bat izango duen eraikina etxe irlaren barnean, inguruarekin elkarrizketa sortu eta erabilgarri izan dadin.

//PROIEKTUA.

Emaniko programaren ezaugarriak aztertuta, erabilerak bitan banatzea egokiena zelakoan, Baionako eraikinen sekuentzia bera jarraitu nahi izan da: eraikin publikoa gunearen alde irekienera zabaldu; komunikazio bertikalei erabilera bat eman nahi izan zaie kanpo areto handi baten alde, zeinak eraikin guztiaren batasuna lortzeko balio duen, erabilera guztien elkarrekintza bultzatuz eta azkenik, erabilera pribatuak jasoko dituen eta kalearen perfila osatuko duen eraikina. Hiru guneak X ardatzean antolatu eta izaera moderno bat eman nahi izan zaie. Hala, egurrezko egitura ordeztuko duen altzairuzkoak argi handiak estaltzeaz gain itxura berritzaile bat eman dio, egurrarengandik gertuena gelditzen den material bat izanik.
Y ardatzean aldiz, komunikazio horizontalak eta tamainu handiko erabilerak dute kabida (aretoak). Hauek kalez-kaleko antolaketaren barne sartzen direlarik, aintzinako eraikinen behe partearekin identifikatu eta hormigoi masibozko trataera bat eman zaie. Honek horma egituraz gain, zutabe sistema tartekatzea ahalbidetzen du, eraikitze sistemak nahastuz.
Esan, ebaketan ulertu beharreko eraikina dela honakoa, erabileren elkarrekintzak bultzatuz, guztiaren lotura lortu eta aukera desberdinak eskaintzen dituelako.







Comentarios

Entradas populares