BlueBoat.00

Donostiako Txomin-Eneako plan bereziaren barnean proposaturiko etxebizitza eraikin industrializatua da honakoa. 140 etxebizitza modulatu eta pertsonalizatu jasotzen dituen altzairuzko egiturak bereizten du proiektua, eta bere eraikuntza sistematikoak, montaketa errazeko eraikina bihurtzen du. Gunearen ezaugarri klimatiko eta naturalak kontuan hartuz (gune urperagarria), kritika bat egin nahi zaio egungo planginzan proposatuta dagoenari, urbanizazio berria eraikitzeko hiru metroko lur betelanak teknika berriztagarriak erabiliz ekidin baitaitezke. Horregatik zimendu bereziak erabiliz, eraikin "flotagarriak" proiektatu dira eta beraien moldagarritasuna bezeroen esku utzi nahi izan da.



Garapen bidean dagoen proiektua izanik, hurrengo lan batean zehaztapen gehiago emateaz gain, oraingo honetan agertu diren arazoei konponbidea bilatuko zaie, hala nola, egituraren optimizazio, moduluen definizio edo espazioen espezializazioari. Azterketa bioklimatiko sakonak ere garrantzia berezia izango du proiektuan. (...)

Comentarios

Entradas populares