Omnibus [2.0]

Aurreko hilabetean Gasteizko hiriburuaren eskaintzak udalerri, hiri eta auzo mailan aztertu ondoren, Gasteizko Alde Zaharrean eragiteko programa bat proposatu zen gizartearen beharrizan larrienak bideratu eta guneari bizitasuna emateko. Horrela, behar ekonomiko, kultural, administratibo, sozial eta berdeak bete nahi izan dira programa zabal eta osatu bat eskainiz. Interes publikoak eta pribatuak uztartuz, behar guztiei modu egokian erantzun nahi izan zaie, gunearen izaera berreskuratu eta auzolagunen arteko interakzioa bultzatuz.


Programa zabal eta konplexuari erantzun egoki bat emateko, beharrizanak analizatu eta prioritate mailak ezarri dira, gunearen errekonbertsioa pausoka eta modu egokian eman dadin. Prioritate mailak betez gero, auzoa pixkanaka berrituz joango da, garapen orekatu eta eskalonatu batean. Gainera, aurreko proiektuko proposamenek lekua dute egingo diren interbentzioetan udalerriko eta auzoko planak uztartuz. Horrela beraz, 4 maila eta bi egoera bereiztu dira, programa sailkatzerako orduan: 1-4. mailak [prioritate altuenetik baxuenera] eta hobetu-sortu [Alde Zaharrean egin beharreko interbentzioen izaeraren arabera].
Taula beraz, goitik behera eta ezkerretik eskubirako norabidean irakurri beharko da:

[1] / HOBETU _ Barne patioen berreraketa
Alde Zaharrak ertaroko egituraketa bat du eta hau zaharkitua gelditu da XXI. mendean ez baititu egungo mugikortasun eta osasungarritasun baldintza egokiak betetzen. Hori dela eta, ezinbestekotzat jo da egituraketa hori, eraberritu eta egun gizarteak dituen beharrizanetara moldatzea, barne patioei dagokionez lehenengoz. Patio hauek, muinoaren malda jasotzeaz gain, lote gotikoen bizigarritasunerako espazio ezinbesteko ziren, eta urteak pasa ahala beren funtzioa galdu eta espazio degradatu bilakatu dira. Etxebizitzen zein auzoaren osasungarritasuna berreskuratzeko patio hauek beren jabetza pribatua albora utzi eta publiko bilakatzea proposatu da, saneatu eta auzolagunek errentan landu ditzakeen baratza komunitario bilakatuz. Espazio hauei funtzio bat emanez, auzo guztiaren irisgarritasuna hobetu eta arazoak ekiditeko gune bilakatu daitezke.

[2] / HOBETU _ Lote gotikoen osaketa
Ertaroko lote gotikoek dituen gabeziak aztertu eta soluzio bat ematea da helburua. Alde Zaharreko etxebizitza asko eraberritu eta instalazio minimoez hornitu badira ere, gunearen izaera eta eraikinen ezaugarriak zaila bihurtzen dute etxebizitzak XXI. Mendeko beharretara egokitzea. Hori dela eta, etxe-erabilerak kolektibizatu eta auzoaren beharrei erantzun azkar bat eman nahi zaie, garbiketa-gela, sukalde, bainugela instalazioak denen eskura jarriz, lote-gotikoen arazo tipologikoen osagarri.

[3] / HOBETU _ Auzo mailako zerbitzugintza
Alde Zaharrean Gasteizko hirigunearentzako zerbitzu osagarri modernoak ezarri badira ere (kultur-etxe edo museoak adibidez) ez dira bete auzoak dituen gizarte pluralaren beharrizanak. Gune publikoen gabezia eta gizartearen tira-birak elkargune gabe utzi dute Gasteizko erdigunea.
Elkarte gastronomiko edo elkarte kultural integratzaileak auzolagunak hurbildu eta beren arteko erlazioak sendotzea ditu helburu, erlijio-arraza desberdinetako jendea elkartu eta gizarte aberats baten alde, inor baztertu gabe. Areto erabilera anitzak eta ikastaro guneak erlazioak finkatzeko gune bilakatu daitezke.

[4] / HOBETU _ Interbentzio sozialak
Aurreko puntuarekin estu loturik dagoen arloa da honakoa, gizarte pluralaren beharrizanak gizartea bezain pluralak baitira. Hau eta mota guztietako arazoak, gizarte behartsu bat sortzen lagundu dute, aukerak beren eskura jarri behar direlarik. Etxebizitza soziala da Alde Zaharrean proposatzen den aukera Gasteizko sarea osatze aldera, denok baitugu estalki bat izateko eskubidea. Bestalde etxebizitzak ez ezik, jende talde hau gizarteratzeko sormeneko tailerrak eta asmakizunak eta lanak saltzeko dendak ezarri dira, jende hau berriro gizarteratu eta normalizatzeko aukera emanez.

[1] / SORTUZ _ Hezkuntza + Inbestigazioa
Sormeneko tailerrak zein, jada dagoen hezkuntza sarea osatze aldera dator, hezkuntza-inbestigazio gunea, Alde Zaharrean formazio oso bat jasotzeko aukera sortuz. Horretarako bideratuko dira, ikastaro eta inbestigazio guneak.

[2] / SORTUZ _ Enpresagintza
Hezkuntzak sortutako jende kualifikatua lan munduan sartu eta inbestigazioak emaniko garapen ideiak aplikatzeko gunearen sorrera, Gasteizko erdigunean. Interes pribatuaren etorrerak gunearen egokitzapen egokian lagundu dezakeelakoan, alokatzeko bulego-sorta eskainiko zaie udalerriko garapen bidean dauden enpresei.

[3] / SORTUZ _ Egoitza + Merkatua
Alde Zaharrean dauden eraikin degradatuak egokitzera datozen funtzioak dira honakoak eta Hezkuntza + Inbestigazio guneari erantzuten diote, hauen benetako garapena eman eta beren mugak Alde Zaharraz aratago eramateko. Gasteizko erdigunea erreferente bat bilakatzeko azkenengo pausua litzateke honakoa eta honekin gizartearen beharrizanak osatuko lirateke estamentu guztiei erantzun eta GUNE OREKATU baten alde.

[4] / SORTUZ _ Harresien berreraketa
Azkenengo atala bada ere, harresien gaineko interbentzioa prozesuaren edozein alditan eman daiteke, hauen eraberritzea beharrizan larri bat ez bada ere. Helburua, Gasteizen historia berreskuratzea da, iraganak eta etorkizunak tontorrean bat egin dezaten.


Tontorreko ebaketak espazioen identifikazioan laguntzen dute eta gunearen eskema antolatzailea egiteko ezinbesteko dira. Eskema honetan harresien gaineko espazio desorekatua eta azpiko gune ordenatua bereiz daitezke., baita horrek dakarren dentsitate desoreka ere: maldan kokatzen den ertaroko egituraketak etxebizitza dentsitate oso altua duen bitartea, tontorrean, eraisketa desberdinen ondorioz alde zahar izaera galdu eta dentsitate eskaseko gune bihurtuta ailegatu da gaur egunera.


Programa mailatan banatu ondoren  eta ebaketak zehaztutako espazioak analizatuz Gasteizko Alde Zaharrean kokatzeari ekin zaio, bakoitzari gune egoki bat bilatuz, proiektua orekatua eta osotasun batean ulertua izan dadin. Horretarako omnibus, lan espazial gisa ulertuz, tontorraren azterketa sakona burutu da, guneak identifikatu eta sailkatu ahal izateko.

1.     ESPAZIO ERAIKIA. Tontorrean dagoen espazio eraikia eta bere perimetroa.
2.     ESPAZIO DEGRADATUAK. Ertaroko egituraketatik gelditu diren barne patio eta harresiaren bueltan sorturiko espazio berdeak.
3.     ESPAZIO SOBERAKINAK. Ertaroko egituraketa mantendu baina beren izaera galdu duten espazio hutsak.
4.     ESPAZIO HUTSAK. Ertaroko egituraketa galdu edo azpimarratzen ez duten espazio hutsak.
5.     ERAIKITAKOAREN INTERBENTZIOAK. Erabilera galdu edo interbentzio traketsak.
6.     HARRESIAREN BERRERAKETA. Harresiaren kokapen hipotetikoa.
7.     INTERBENTZIO EREMUA.
8.     BILBEAK. Ertaroko egituraketaren eta egungo puntu garrantzitsuen arteko erlazio lineala.


Gunearen analisia eta programaren sailkapena lotuz ondokoa ondorioztatu daiteke:

[1]+[2]+[3]+[4] / HOBETUZ _ Auzo maila
Beharrizan hauek estu lotuta daude auzo mailako beharrizanekin eta beraz izaera duen tontorreko aldea bideratu zaie, hau baita, AUZO IZAERA mantendu duen tontorreko gune bakarra. Gainera kantoeien gertutasunak estu lotzen du gainerako Alde Zaharrarekin eta bere zentrutasunak jardueren garapenean laguntzen du. Eskala txikiko interbentzioak dira.

[1]+[2]+[3] / SORTUZ _ Auzo + Hiri + Udalerri maila
Beren eskala handiak auzoarekin bai baina hiria eta udalerriarekin zerikusia duten funtzioak biltzen ditu. Izaera publikoak eta irisgarritasun beharrak hiritik gertuago dagoen gunean kokatzera eraman gaitu, gune honek aukera aberatsagoak eskaintzen baititu instalazio modernoak denen eskura jartzerako orduan. Gunearen IZAERA BERRESKURATZEA derrigorrezko izango da jarduerak lekuarekin uztartu eta gainerako tontorreko espazioekin orekan egon daitezen.


Gasteizko Alde Zaharrean gaudela ahaztu gabe, gune guztiak inguruarekin kontextuan jarri eta egoki lantzeak, proiektuaren batasunean lagunduko du. Alde Zaharrak Ertaroko ezaugarriak mantendu baditu ere, tontorrak bere izaera galdu eta oasi bat bilakatu da auzoan bertan. Horregatik beharrezkoa da tontorrak ere IZAERA berreskurtazea, ertaroan izan zuen bizitza bilatu eta egituraketa garbi zein erabilgarri bat izan dezan. Ondorioz, ertaroko teknikak erabiliz eta industriak emaniko materialez osatuz, egiazko arkitektura baten alde egin da, tontorrak inguruarekin batasun bat izan eta Alde Zaharraren orekaren bila.

Proiektatze pasuak beraz, emanak gelditu dira eta proeiktuen garapena da ondoren etorriko den lana.

[1] / HOBETUZ
BARNE PATIOEN BERRERAKETA


Prioritate handieneko guneak eraberritzetik hasi da proiektua, gune hauek eraberritzeko metodo bat proposatuz. Programa aurreko puntuetan definitu da. Horretarako oinarri hartu da mendebaldeko harresia eta ertaroko lote gotikoen arteko espazio hutsa.

Mendebaldeko patioa eraberritzeko sistema Alde Zaharreko gainerako patioetan ere aplikagarri da, hauen egitura mantenduz eta elementu gutxi batzuen bidez, gune hauen funtzio aldaketa ematen baita. Honetaz gain, irisgarritasun gurutzatuaren bidez guneen osasungarritasun eta bizigarritasunean ere eragin nahi izan da, edozein arazoren aurrean erantzun egoki eta azkar bat emateko moduan.

Honela beraz, gunearen ebaketa perpendikularrak aztertu eta aktuazio estrategia batean oinarritu da mendebaldeko patioaren eraberriketa. Maldan kokaturiko gunea izanik eta dauden eustorma eta jabetzak kontuan hartuz ondoko moduan banatu da patioa:

_538m. Kota honetan kokatzen dira lote gotikoekin lerrokatuta etxebizitzen patio pribatuak. Hauek estaltzeko aukera ere eman nahi da, horretarako ERAIKUNTZA KATALOGOAK ematen dituen aukerak aprobetxatuz, katalogoa Gasteizeko erdialdean ere aplikagarri dela erakusten baitu honek. Pabimentu zainduak eta eustormaren eraberritzeak izaera berri bat eman nahi die jabetza pribatuko izango diren gune hauei.

_542m. Gune publikoa da eta irisgarritasuna bermatzea da helburu nagusia. Horretarako dauden sarrerak berritu, berriak proposatu edo oztopatzen duten etxolak botatzea izango da eginbeharrekoa, mugimendu gurutzatua gauzatua izan dadin. Honetaz gain, eta espazioa hauen osasungarritasuna bermatzeko, baratza komunitarioak ezarriko dira; partzela bakoitza errentan hartzeko aukera ematen da eta tresneria gordetzeko eraikuntza katalogoak eskeinitakoak erabiliz biltegi-etxolak egingo dira gune bakoitzean.

_545m. Harresiaren maila da honakoa eta honen eraberritzea proposatu da, iragana egungo istorien zati izan dadin. Harresien eraberritzea [4] / SORTUZ ataleko eginbeharra denez aurrerago analizatuko da.


Mendebaldean eragiteko metodoak gainerako patio guztietan ere balio du, metodo bat baita proposamena eta ez emaitza bukatua. Honen garapena, patio bakoitzean burutu beharko litzake, emaniko estrategiei jarraituz beti ere.

Ondoren mendebaldeko patioaren garapena:






Comentarios

Entradas populares