Lurralde Antolamendua: hiri-herri-landa erlazioa Gasteizen

Hirigintzako irakasgaian Gasteizen lehen lauhilabetean landu genuen proposamen bera garatu da, lurralde antolamenduaren eskalan sakonduz. Ariketa borobila izateko eskala txikia, herri eskala, hiri eskala eta azkenik lurralde eskala landu ditugu, lotura berreraketa eta Gasteizen identitate krisiaren erantzun bat emanez, hiria-hiri, herria-herri eta landa eremuak behar bezala tratatu eta bilduz. Hona hemen lurralde antolamenduaren memoria eta hausnarketak:


Oinarrizko informazioa
Gasteizko udalerriaren azterketan baloratu den lehen eragilea hiri-nukleo eta inguruko 63 entitateen arteko harremana litzateke.

Gasteiz
Jatorrizko hiriaren morfologiari jarraituz, Gasteizek hazkunde erradiala izan du, almendra itxurako alde zaharretik hasiz, lehen zabalgune eta gaur abian dauden auzoak liratekenak. Hiria betez joan den heinean, azpiegitura eta hormidura berriak etorri dira, oinezko eskala gainditzea ekarriz eta kotxearen derrigorrezko erabilera probokatuz. Aldi berean, Gasteiz European Green Capital 2012 ekimenarekin batera, hiri-ekologikoaren apostua egin du, eraztun berdearen lehen fasea amaitu delarik.

Kontzejuak
Kontzejuak Gasteiz udalerri barnean kontsideratzen diren herrixkak dira. Dena den, erabakitze ahalmenari dagokionez, botere gabe aurkitzen dira, autosofizienteak izateko gaitasun gabeziarekin batera.
Orainarteko lanbidea nekazal jarduera izan bada ere, egun makinaria handia eta bestelako interesak etorri dira, hala nola aisialdiko ekintza eta bigarren etxebizitzak. Hazkunderik ez da izan dena den, izaera aldaketa baizik, eta izango duen etorkizuna baldintzatuko du. Argi dago zerbitzuei dagokienez, ezinezkoa dela tokian toki eskaera asetzea, eta horregatik Gasteizekiko menpekotasuna.

Gasteiz/Kontzejuak
Kontzejuen jatorrizko komunikazio-bideak eraldatuz edota ezabatuz ere joan dira hiriburu mailako azpiegiturak agertu diren heinean. Ondorioz zuzeneko harremana lagundu ordez, isolatzera eraman ditu herrixka asko. Erlazioak aldatuz, autoaren erabilera ere beharrezkoa bihurtu da herri-hiri komunikaziorako, ezbaitago hauek lotuko dituen garraio zerbitzu publikorik, ez litzateke errentagarria.
Badago lotura sistema natural bat; inguruko hidrologiari so eginez, sistema osoaren eskema ikus daiteke. Mendialdean jatorria duten ubideek, herrixkak zeharkatu eta  norabide erradialez Zadorran batuko direlarik.


Diagnostikoa
Udalerri osoa hartuz, hiru eremu ezberdin bereiz daitezke: lehenik, nukleo urbanoa, Gasteizko populazioaren %98a kontzentratzen duena, landa eremua birgarrenik , eta azkenik mendialdea.
Hirigunean kokatatuko dira zuzkidura eta hiriaren funtzionamendua bermatzen duten azpiegiturak. Landa lurretan hiriaren hornidurarako elikagai eta produktuen ekoizpena egongo da. Partzelazioa ezberdina izango da herrixka inguru hurbilean eta kanpoaldean, ustiapen makinaria eta jabetza eskalak aldatuz baitoaz. Bertara eraman dira industria guneak eta hiriaren bestelako zerbitzuak, hala nola hilerria, babestutako parke botanikoa, zabortegia edota cars parkea. Landa eremuko kota altuenean beste herrixka “kapa” bat agertzen da, mendialdeko jarduerekin harreman gehiago dutenak, hala nola basogintza eta abelzaintza. Aipatzekoa litzateke basogintzaren jarduera kontrolatua izan dela, bertako baso autoktonoak babestuz eta jatorrizko ekosistemak mantenduz.
Ondorioz, ikus daiteke hiru eremuen oreka funtsezkoa dela ororen bizikidetzarako, eta horrenbestez hirigunearen hazkunderako ere hainbat jarraibide hartu beharko dira etorkizuneko garapena integratua izan dadin. Menpekotasuna ekidiezina dela onartzen da, baina oreka hori mantenduz beren izaera ez oztopatzea litzateke jomuga.


Proposamena

Komunikazioa
Proposamenaren funtsezko ideia hiriaren eta herrixken lotura bermatzea izango da. Lehenago aipatu den ubide-sarea oinezko eta bizikleta erabiltzaileentzako birgaitzea izango da abiapuntua,“ibai-metroa”. Honetarako oinarrizko zerbitzua eskeiniko litzateke, merendero, bizikleta errenta eta parking-ak adibidez.
Bestetik, hiriaren hazkundea mugatu da,  etorkizunean izango lukeen bilakaera aurreikusiz, eta zirkulazio-eraztun berria ekarriko lukeena. Era berean, zirkunbalazio honi paralelo bide berdea osatuko da amaitugabeko ataletan, eta hau izango litzateke herrixka eta hiriaren lotura, baita aisi denborako eremua ere. Honela hiri-muga berria oinezko eta auto bidezko komunikabidea bilakatu dugu, hiriaren hazkundearen mugatzeko tresna berri gisa.

Produkzioa
2.sektoreari dagokionez, okupazio eremua bere hortan mantendu da, hiri-lurraren mugarekin bat egiten baitu produkzio zonaldeak.
Landari dagokionez, okupazioa handitzea ez da bidezkoa, alde batetik hiri muga eta bestetik mendialdeko eremu maldatsua baitago. Hau dela eta, lurraren ustiapena handitzeko helburuaz partzelen bateretzea proposatu da lur-sail berrantolaketaz baliatuz. Mendialdean bestetik, pinuen produkzioa ordez, bertako baso autoktonoa berreskuratu nahi da. 
Kontzejuen inguruan oinezko 10 minutuko erradioko guneak adierazi dira, produktu-biltegi erreserbak aurreikusiz.

Bizitza
Hiri-muga zirkunbalazio eraztunerarte zabalduko da, oinezko eskalarari toki eginez eta aisia eta komunikazioa barne hartzen dituen eraztun berdearekin batera. Herriek berriz, ez dute hazkunderik jasango, biltegi berriazk integratzeko espazio erreserbak soilik.


Proposamenaren justifikazioa
Dagoeneko hasiera eman zaion apustu “berdea”rekin jarraituz, hiri-hazkundearen amaiera eta kontzejuen lotura den eraztun berdea, eta honen adar diren “ibai-metroa”ren eraiketaz, nukleo urbanoaren garapena kontrolatzen da, Gasteizen gehiegizko hazkundeak, inguruko kontzejuen menpekotasun absolutua ekiditzeko. Bai fisikoki baita funtzionalki ere, eremu bakoitzak bere izaera mantentzea litzateke asmoa, bere ezaugarriak potentziatuz eta tresna berriez lagunduz.

_ Urbanizazioa.

_ Komunikazioa.

_ Landagunea.

_ Proiektua.

Ibai metroa izan zen lurralde mailako lehen proposamenaren ardatza, lurraldearen baitako komunikazio sistema egoki eta berritzaile gisa. Gure lanean Uribarri Nagusia izan zen lan gunea eta hirigintzan ere hura hartu dugu erreferentzia eta adibidetzat, komunikazioaren azken atala izanik ondo biltzen baititu ideia nagusiak.


Comentarios

Entradas populares