gizakiaren aroa, kontsumoaren aroa

100 urtetan gizartea 1000 urtetan baino gehiago eraldatu da. Honek munduaren garapena ekarri du eta teknologia berriek eskainitako aurrerapenekin biztanleria 7 aldiz handiagoa da orain duela 100 urte baino. Hau guztiak ondorio bat dauka bizi garen lurralde zatian. Beharrak ugaritu egin dira eta beraz, errekurtso gehiago behar da eskaerei aurre egin ahal izateko. Baina eskura ditugun medioak noiz arte iraungo dute?

Biztanlearen hazkuntza azkarrak, bizitzeko modua aldatu eta masifikazio eta serieko produkzioaren aldeko apostua ekarri du eskutik. Honek noski bizitzaren egunerokotasunean aldaketa sakona suposatu du. Duela 100 urte baserriaren inguruko lurrak ematen zuenetik bizi baginen (ekonomia autosufizientea), gaur egun inork ez ditu beharrak asetzeko medio guztiak. Katearen zentzua estua da, eta denak dugu denen beharra gizartea hazi eta aurrera emateko.

Kateak beraz, kondizionatzen du XXI. mendeko bizitza. Mugikortasuna ezinbestekoa da katea mugitu eta martxan jarraitu dezan. Mugikortasuna kontsumoa da. Katea kontsumoa da.

Asteazkenean kontsumoaren inguruan Columbiako unibertsitateak egindako ikerketa baten emaitzaren lotura utzi nuen. Ikerketan New Yorkeko energia kontsumoa kuantifikatu da, jendeari beharrak asetzeak duen inpaktua erakutsi eta azaltzeko. Kontsumoaren murrizketaz ari garenean beraz, kontuan hartu behar da bizitza, gaur egungo bizi maila eta erritmoa. Ezinezkoa da kontsumoa murriztea, gaur egungo bizitza mota bera mantendu nahi bada. Lehen munduko herrialdeak dugun kontsumo erabilera eta produkzio masiboak eraginak izango ditu Lur planetan eta NASA planeta bizigarrien bila badabil ere, oraindik dugunarekin konformatu behar. Horregatik, beharrezko izango da etorkizunean, kontsumoa neurtu eta erabilera arduratsu bat egitea, gizartearen maila guztietan noski.

Katea beraz, estamentu eta sektore guztietara zabaldu behar da, gizakiaren aroa luzatu nahi bada. Lurra zaintzea denen ardura da, hau baita gure etxea, etxe handa eta ahula ondo zaintzen ez bada.










Iturria (irudiak): National Geographic

Comentarios

Entradas populares