errepresentazio sistemak

Ideien errepresentazio sistema desberdinak aztertzen, sarean arakatuz zenbaiten plataforma desberdinen erreferentziak aurkitu doguz.
· Infogramak: azkenaldian suspertzen ari dan errepresentazio sistema grafikoa dogu. Ingografiak testuak baino azalpen grafiko eta zuzenagoa dabe, euren baitan irudiak, grafikoak, ikonografia, deskribapen grafiko abstraktoak zein soinuak bilduz. Infogramak infografiatik eratorriak dira, hots, mapetatik, komikietatik zein grafikoetatik eratorriak dira. Infogrametan, informazioa bertikalki garatzen dan poster bat da. Infogramak irudi formatua zein web-gune formatuan errepresentatu daitekez. Sarean infograma desberdinak egiteko plantilladun plataformak aukitu daitekez, adibidez:


·Prezi: internet-bidezko errepresentazio metodoa da, narraziorako erabiltzen dena. Ezaugarri nagusia hormatal bakarraren erabilpena imagina zein diapositiba separatuen ordez.  Hormatala infinitoa, doigarria eta dohainikoa da. azalpenerako ideien zein imaginen artean ibilbide birtual bat egiten dau programak azalpen-narratibo bat eginez.  Sareko link-a:


Programa dohainikoa da, baina bakoitzaren lanak interneten geratzen dira elkarbanaketarako. Ordaindu ezkero lizentzia baten trukean bakoitzak programa lortu daike erabilera pribaturako. Adibideak:

Comentarios

  1. Prezi errepresentazio tresna da bakarrik. Irudi mapen bitartez lan egin nahi badezue hementxe gomendio bat: http://paraisolinux.com/aplicacion-mapas-mentales-linux/ (VUE software librea, edozein plataforman istalatu daitekeena)
    Prozesuak garatzeko oso interesgarria. Denboran aldagarria da, eta maparen elementu bakoitzean irudi, testu, loturak eta mota askotako artxiboak gehitu daitezke.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares