calle cuhilleria / aiztogile kalea 28. ALDE ZAHARRA


Orubea Gasteizeko alde zaharrean kokatzen da, Gasteiz zaharra kokatzen den muinoaren ekialdeko hegalean. Santa Maria katedrala eta hegoaldeko atea lotzen dituen ipar-hego orientazioa duen kalea da Cuchilleria (Aiztogile kalea). Erdi Aroan eta XIX. mendera arte mugimendu handia izan duen kalea bazen ere, gaur egun alde zaharraren inguruan egin diren auzo modernoetara jo du biztanlegoak, muinoa ustu eta honen degradazioa eskutik ekarriz. Hala, aiztogile kalean gaueko giroa nagusitu da eta etorkinen etorrerak gunea gutxiarazi du.
Gasteizko udala alde zaharraren berpizte lanetan ari bada ere, gizarteak alde zaharraz duen ideia aldatzen ez bada, ezer gutxi egin ahal izango da. Horregatik beharrezko da, gizarte honi alde zaharrean aukerak eskaintzea; aisialdi edo laneko aukerak, hain zuzen.
Otsaileko proiektuak alde hori jorratzen du: alde zaharrean aisialdirako gune bat proiektatu nahi da, aiztogile kalean, bertako zein ingurukoak alde zaharrera hurbildu daitezen.

Alde zaharrak duten historia dela eta, turismoarentzat gune erakargarri dira eta bertakoez gain, guneari bizitasuna ematen die joan etorriez kaleak betzen dituztela eta. Gasteiz gainera hiri komertziala izanik, Madrilgo eta Iparraldeko kostako portuen artean, bisitagarri diren jauregi eta monumentu ugari ditu. Hauen berriztapenak eta berrerabilpenak garrantzia handia du etorkizunari begira, arbasoen aztarna eta historiaren atal eta egungoen bizitzaren parte direlako. Horien artean Gasteizko alde zaharrean aurki daitezkeenak bereiztu nahi izan dira:

d. DORREAK.
_ Las torres, son residencias de nobles con funciones militares: la Torre de los Anda (Correría 110) y la de Doña Otxanda ((Herrería 37 y Siervas de Jesús 24).

j. JAUREGIAK
_ Los palacios son grandes construcciones que siguen los estilos arquitectónicos de la época, los principales son los de: Villa Suso (Plaza del Machete), Escoriaza-Esquibel (Fray Zacarías 7), Montehermoso (Fray Zacarías 2), Bendaña (Cuchillería 54, esquina con cantón de San Francisco Javier) y Álava (Zapatería 29 y Herrería 24).

s. JAURETXEAK
_ Las casas señoriales. Se parecen a las casas populares en que su planta baja es de piedra y las superiores de ladrillo. Se parecen a los palacios en que son grandes construcciones y tienen elementos destacados como arcos, balcones,... Entre las que conservan mejor estas características podemos destacar: Casa de los Corcuera (Correría 14, esquina con pasaje de San Miguel), Casa de los Gobeo-Caicedo (Pintorería 68), Casa de los Gobeo-Landázuri (Correría 116, esquina con calle Chiquita), Casa de los Ruiz de Vergara y Álava (Herrería 30-32), y la Casa del Cordón (Cuchillería 24).

e. ANEKA ETXEAK
_ Las casas populares o casas de alforja. Solían tener planta baja y dos pisos que con el tiempo fueron aumentando para poder albergar más población. En la planta baja, que solía ser de piedra, estaba el portal y el establecimiento artesanal. En las plantas superiores, que solían ser de ladrillo con entramado de madera, vivían los artesanos. Las mejor conservadas están en la calle de la Herrería, junto a la torre de Doña Otxanda.

Iturria. Vitoria-Gasteiz. Geografía Urbana / Ernesto Villapun

Ordea, XX. mendeko alde zaharretan astakeria ugari egin da, etorkizunari begira egin badira ere.

Gasteizko alde zaharreko Aiztogile kaleko 26-28.ean ere bazen bere garaian jauretxe bat. Horrela beraz, aztarna horri uko egin gabe, turismoa eta aisialdia, bertakoak eta kanpotarrak uztartu nahi izan dira eremuan, programa desberdinei tokia egin eta denak eremuan integratuz.

Proiektuak izan zenaren islada izan nahi du. Iraganean bertan zegoen jauretxea gune definitu eta estalia bazen ere, egungo beharrei aurre egiteko espazio librea behar zela eta, jauretxeen ordena inbertitu da guztiz. Hala ordungo jauretxearen negatiboa da gaur egungo gunea; patio librea eraikinez ordezkatu da, horma hutsunez eta hutsuneak betez. Ordena berriak eraikin bakarra jasotzen du eremu libre batean eta honek aukera paregabea eskaintzen du mota guztietako programa jasotzeko, barne-kanpo erlazioak indartu eta potentziatuz. Material arinak eta moldagarriak erabiliz eraikina eta kanpoaldearen erlazioak jorratu dira, solairu mugigarri eta fatxada biragarrien bidez.





































Oraina eta iraganaren arteko eralzioak sortu duen proiektua.

Comentarios

Entradas populares