Uribarri eraikiz

Azken mendean Vitoria-Gasteiz udalerriaren eraldaketa sakona bizitu izan da.

1181. urtean sortua, Gaztelarako bidean kokatzen zen hiribildua zen eta bere inguruan kokatu ziren nekazariak 6 eta 12 km.ko erradioetan zeuden nukleoetan. Hiriaren eta herrixken arteko elkarbizitza erabatekoa zen, batak bestea behar baitzuen biziraupenerako. Erdian Gasteiz, zentru ekonomiko bilakatu zen azoka baten existentziagatik eta sistemak era honetan iraun zuen industrializazioa eman bitartean.

Industrializazioarekin, gizartea hirira hurbildu zen lan bila, exodoari hasiera emanez. Auzoak jendez ustu ziren, Gasteiz-ek eskaintzen zituen aukeren aurrean ezin erantzunez. Hortaz, hiria indartsuago eta herriak ahulago bilakatu ziren. Gasteiz EAEko hiriburu bilakatu izana 1950ean, hiriaren garapen azkarrari hasiera eman zion, mende batean zuen azalera hamarkoiztuz eta biztanleria bostkoiztuz, gutxienez. Gaur egun, Gasteizek indarra du udalerri guztian zentru administratibo, sozial, ekonomiko, kultural eta azken hamarkadan berdea gisa.
Honek desoreka bat eragin du udalerrian, herrien eta hirien artean, eta OREKA hori berreskuratzea da gure helburua, hiria herriara gerturatu eta herriak hiriaren aukera guztiak aprobetxatu ditzan.

Uribarri Nagusia, bizitza erabilera soilik duen herria da, herriko sozietatea eta biltegia izanik eskaintzen dituen zerbitzu bakarrak. 50 biztanle izanik, aukera gutxi du Gasteizekin konpetitu eta autosufizientea izateko, zerbitzuei dagokionez. 12km.ko eraztunean kokatzen da; eraztun hau Gasteizko mendialdearen magalean dago eta gaur egun GR-25 luzera handiko ibilbideak osatzen du.

Oreka berreskuratze prozesuan, hainbat ekintza burutuko dira;

// KOMUNIKAZIOA
Hiria eta herriaren arteko kontaktua berreskuratzea izango da lehen helburua, bien arteko lotura faltak eragin baitu herrien degradazioa.
Gasteizko udalerria aztertuz inguruan dagoen ur sistema oparoa dela ohartu eta baliabide hau aprobetxatzea izan da helburua komunikazio atsegin eta berde baten alde. Errekak inguruko herriak biltzen dituzte modu erradialean, ibilbideak Zadorra ibaiaren alboan amaituz, hau da Gasteiz eta bere eraztun berdea osatzen duen ibaia. Horregatik Zadorra lehen eraztuna izanik, ibaiek aukera ematen dute herriak bildu eta Gasteizera gerturatzeko komunikazio sistema berri bat osatuz: IBAI METROA.

Uribarriren kasuan, erreka hori Santo Tomas izango litzake, Uribarri-Salburua biltzen dituen erradiala hain zuzen. Metroaren garapenak, bideak lotzen dituen herrien garapena dakar eskutik eta jendearen joan-etorriak herri hauek potentziatzeko aukera ematen du, turistikoki zein bizitegi modura. Bideak gainera, fauna eta flora erregenerazioa, merenderoak, iturriak eta bestelako zerbitzuez hornituko da.

// ZERBITZUAK
Ibai metroak gunearen garapena eskatuko du, bideaz gain guneak aukerak eskaini beharko ditu hiria herrietara hurbildu dadin. Beraz, herri zein ibilbide osoan, ekintza suplementarioak garatu beharko lirateke, bideak komunikazio guneaz gain aisialdirako ere balio dezan.
Horregatik, bizikleta alokairua ezinbesteko bihurtu daiteke, medioak, aisialdi zein egunerokoan erabilgarri izan baitaiteke. Bizikletak, ingurua ezagutzeko aukera paregabea eskaintzeaz gain, medio azkarra eta garbia izan daiteke, etorkizuneko komuniazio sistema berri batean.
Uribarri Nagusia mendi-eraztunean kokatuz, bideak Gasteizko eraztun berdea eta GR-25 mendi eraztuna lotzen ditu. Azken honek aukera ezin hobea eskaintzen du hiritarrak mendira gerturatu eta oinez, bizikletaz, zein zaldiz egoera naturalean dagoen inguruaz gozatzeko. Zalditegiak beraz, herrira jendea erakartzeko balio lezake: aitzakia bat da aisialdiaz gain, herriari bizitza itzultzeko.

// ESPAZIO PUBLIKOA
Ibai metroa eta zalditegiak herriaren berpiztea sortu lezake, jendearen etorrerak herria aisialdiko gune bihurtu bailezake, bizitegiaz gainera. Horregatik herriari itxura atseginagoa ematea derrigorrezko bihurtuko da azken hamarkadatan egin diren aldaketa “ezatseginak” aldatuz, horien artean ibaiaren kanalizazioa. Herriaren berregituraketak, herriaren hasierako nekazari izaera berreskuratu eta gune berdeak potentziatzea du helburu, bertakoei zein hiritarrei naturarekin kontaktu zuzena izan dezaten aukerak emanez.
Uribarrin espazio publikoan lau gune bereizi dira:
· Espazioa “pribatua”: era, baratza komunitarioak (partzela zatiak eskaeraren arabera banatuko dira) eta larrea.
· Espazio publikoa: herriaren gune nagusia hartuko du, elizaren ingurua eta bide berdearen amaiera guneak hain zuzen. Publikoa izanik, zuhaiztia zein, parkeak aisialdirako aukera paregabea eskainiko du.

// ERAIKUNTZA KATALOGOA
Jendea herrira erakartzen bada, bizitegi gune berriak sortu litezke. Helburua ez da ordea, etxebizitzak egin eta hauek hiritarren esku jartzea, herriaren izaera galduz, baizik eta giro herritar batean eta auzolan zein bertako materialaren erabilerarekin, herritarrei beren beharrei erantzungo dien autokonstrukzio katalogo bat eskaintzea. Eraikuntza erraza eta modularrak herria modu koerente batean hazi eta garapen bernakularrean du helburua.

Katalogoa garatzea izan da eginbeharra lehen lauhileko honetan, herritarrei eraikuntza metodo bat eskaintzea herriaren garapenari begira.

Uribarri Nagusiaren eraikuntza aztertu ondoren, fatxadetan errepikatzen den ezaugarri bat igarri da, 12m luzeko fatxadak hain zuzen. 12m hauek oinarri hartuz 12x6m.ko eraikin bolumen maximo baten gainean oinarrituta, herriaren hazkunde bolumetriko maximo bat proposatu da, gehikuntza sistemaz, hori baita, Araban mendeetan zehar eraikinen garapen joera, hau da, beharren arabera, eraikinei, sub-eraikinak gehitzean datzan sistema hain zuzen. Baldintza gisa hartu dira, malda handiko guneak, ibai ertzak, espazio publiko-pribatuak eta errepidearen trazadura hipotetikoa. Baldintza hauek errespetatuz eta 12x6m.tako modulu maximoa erabiliz, herritarrei garapen bide bat eskaintzen zaie. Eginiko despieze bolumetrikoak garapen maximo bat proposatzen du, herritar bakoitzari bere etxebizitzen ondoan eraikitzeko aukera emanez.




KATALOGOA

Katalogoan teknika tradizionalak eta industrializatuak bateratu dira, arkitektura eskuragarri bat egin ahal izateko, bertako biztanleen eskura (landa biztanleak) egongo dena. Helburua beraz, katalogo honen aplikazio zuzena da arkitektura garaikidea edonork egin lezakeela demostratu ahal izateko; garaikidetzat ulertzen da, garaiarekin eta lekuarekin konsekuentea den proiektua. Edornok aldi baterako eskuartzeekin, modu sistematiko eta egokian aplikatuz gero kohesioa duen proiektu bat osatu lezake, gizartean onartua izan daitekeen proiektua hain zuzen. Teknika arrotzik edo arrarorik gabe kalitate handiko arkitektura egitea posible dela erakutsiko da.
Gainera, kritika bat da hiritarrek herrietan egiten dituzten txalet eta eraikin “bernakularrei”, beren antzekotasunak estetikoak baitira soilik eta arkitektura “pseudo herrikoia” imitatzen baitute.


Katalogoa hainbat zatitan banatu da eraikitze prozesuaren arabera:

01. EGITURA
Material berziklatuak zein, inguruan eskuratzeko errazak diren materialak erabiliz, egitura muntai baten prozesua adierazi da, bolumen maximoko eraikina erabiliz horretarako; eraikin honek adibide izan nahi baitu garatu nahi diren eraikinetako prozesua erakusteko. Eraikitze prozesua behetik gora antolatu da ere zimenduetatik hasi eta lurrak zein estalki euskarrietaraino.

_ Zimenduak
Zimenduak, inguratzaile eta betegarriez osatzen dira guztiak. Inguratzaileak, kapa iragazgaitza izango dira lurrarekin kontaktuan eta traktore gurpilak, pintura ontziak, zakarrontziak, ur biltegia eta saneamenduko hormigoizko tutuak erabili dira helburu horrekin. Betegarriak, inguratzailea beteko du eta etxean eginiko hormigoia, adobea, adreilu eta teila zatiak eta morteroa erabiliz.
_ Lotura elementuak
Zimendua eta gainerako egituraren lotura egiteko erabiliko diren babes elementuak: neumatikoak eta plastiko zatiak izan daitezke, lurretik kapilaritatez ura egitura sartzea eragotziko dutenak hain zuzen.
_ Egitura nagusia
Modulu sistema batean oinarritzen da eraikina. Lau modulu desberdin eskaintzen dira 12m.ko fatxada desberdinak konposatzeko, beharren eta gustuen arabera konposatuz. Aukera desberdinak ere katalogoan jaso dira, eraikinaren izaeraren eta beharren arabera bata edo bestea aukeratu daitezen.
Moduluak egurrezko listoiez eraikiko dira eta hauen montaketa iltzez egiteko modukoa izango da, Amerikar Balloon Frame egituraren antzera. Modulu hauek bata bestearen gainean pilatuko dira aukeratu den eraikinaren perfilaren arabera, hau osatu arte. Listoi guztiak neurri normalizatuak erabiliko dituzte, hau da 50x15cm, eskuz lantzeko egokiak diren luzeretan eta bere garraioa autoz egin ahal izateko moduan, 1,5-3-6m.
Moduluak: 3x3m (karratua), 3x1,5m (30º), 3x1,5x3m (30º, aurrekoaren jarraipen gisa) eta 3x3m (45º).
_ Solairua eta estalkia
Ondorengo akabera elementuak jasoko dituzten bigarren maialko egurrezko egitura osatzen dute eta lehen mailako egituraren gainean ezarriko dira. 30x30cm.tako sekzioa duten listoiak, paraleloki kokaturiko fatxadetan apoiatuko dira, eta hauen gainean jarriko dira 50x15cm listoiak, perpendikularki. Hau guztiak pilaketa metodozko eraiketa baten osagarri dira, muntai errazak eta sistematikoak, eraikuntza perfil guztiei erantzunez.


 2. EGITURA OSAGARRIA
Aurreko egituraren gaineko deribazioak dira, situazio desberdieni erantzuna eman eta eraikin guztiei egokitzeko bideratuak.

_ Eskailerak
Eskailerak egiteko bi metodo proposatu dira: modulu bidez eraikita eta habeetan edo solairuetako bigarren maialko egituran apoiatuko den habeen sistema bidez. Bi metodoak erabat egurrez eraikiko dira eta iltzez osatuko dira lotura guztiak.
_ Gehikuntza sistema
Aipatu bezala Arabako lautadan eraikuntza sistema gehikuntzaz garatu da mendeetan zehar, behar berriei aukera emanez, eraikin handi berririk eraiki gabe. Sistema bera jarraitu nahi da Uribarriko eraikin berrietan, Arabar tradizioari jarraitasuna eman eta eraikin berriak herrian ondo integratu daitezen. Hori dela eta moduluen arteko lotura zein moduluak, dauden etxebizitzera gehitzeko moduak aztertu dira, soluzio berdin eta erraz bat eskainiz. 30x30cm.tako sekzioa duten 6m tako egurrezko zutabeak erabiliz, egitura berria zaharretara zein ondoko egiturara elkartu daitezke elementu independiente gisa. Mugimendu diferentziak direla eta lotura hau, minimoa izatea erabaki da, isolamenduak kasu batean zein modulu perpendikularrak bestean, izango direlarik bi eraikinen arteko lotura elementua.


3. AKABERAK
Egitura nagusiari zein bigarren mailakoari gainjarriko zaizkion elementuz osatuko da katalogoa, beharren arabera erabakiko direlarik akaberak zein eraikinak izango duen itxura. Proposatu diren akabera guztiak material berrerabilgarriz zein eskura errazak diren materialak erabiliz egin dira eta fatxadaren bizitasuna kontuan hartu da, nekazal inguruan egonik.

_ Fatxada
Moduluak erabili dira fatxada sistema eraikitzeko oinarrizko elementu gisa. Moduluak aldi berean hiru zatitan zatitu dira, erantzun egokiago eta aukera anitzak emateko. Zatiketa hau 50x15cm.tako listoiak erabiliz osatu da eta loturak iltzez egiteko prestatu dira.
Zatiketa honen ondorioz sorturiko espazioak elementu desberdinak jaso ditzake eta isolamendu zein biltegi bezala erabiltzeko aukera ematen dute. Kanpoko akabera, moduluari gainjarrita osatzen da eta zatiketaren osagarri zein autosufiziente izan daiteke. Erabilitako materialak, aukera ugari ematea dute helburu baina guztiak Uribarri inguruan aurkitu daitezken materialak dira.
_ Estalkia
Fatxadaren jarraipen gisa proposatu da, bigarren mailako egituraren gainean jarritako gapirioen gainean. Tartean eraikinaren erabileraren arabera, isolamendua proposatu daiteke edo aire ganbera bat utzi. Estalkian erabiliko diren materialak fatxadan erabili diren berdinak dira, unitate izaera hori potentziatu eta jarraipen teoriko bat osatuz.
_ Barne banaketak eta zoruak
Hauek aurretik eraikitako zoruaren gainean kokatuko dira eta hauen erabilera ez da derrigorrezkoa izango. Erabileren arabera erabakitako akaberak ezartzea eta kokapena erraza izatea da helburua. Metodo tradizionalak erabili dira egurrez barne banaketak egiteko eta egurrez zein adobe edo zeramikaz lurren bukaera emateko.


4. GEHIGARRIAK
Moduluen erabilera eraikitze minimoa bada ere, gehiketaz berriz ere, eraikin minimo horri elementu desberdinak gainjarri litzaizkioke, erabilera anitzei erantzun eta eraikinak gizakien behar guztiei erantzungo dien makina bezala. Gehigarri hauek, kanpoko enpresetatik ekarritako modulu edo objetu osatuak eraikin modularrean integratzeko ahalmena dutela erakutsi nahi da, elementu hauek herrian traba bat izan gabe.
Giro internazionaleko hainbat enpresak eskaintzen dituzten elementuak erabili dira katalogoaren sekzio hau osatzeko, eraikitzailearen aukera baztertu gabe beti ere. Enpresa hauetako elementuak proposamen bat izan nahi dute, inolaz ere ez inposatua.
Erabili diren elementua honakoak dira:

_ Negutegiak
Deba bailarako ULMA enpresako negutegiak hartu dira oinarri. Negutegien barneko modulu eraiketa eta negutegia albo zein aurre gehigarri gisa dira aztertu diren proposamenak eta bere eraikuntza xehetasunak garatu dira, emaitza oso eta konplexuak eskainiz.
_ Siloak
TECHNOSILOS enpresa iberiarraren eskaintzan oinarritu dira silo normalizatuak. Siloen biltegi izaera kontuan hartuz hauen kokapen desberdinak aztertu dira eraikuntza modularraren alboan zein barruan.
_ Aterpeak
Eraikinaren gehigarri diren lau modulu mota proposatu dira 30x30cm.tako egur listoiez eraikiak denak. Eraikina modu errazean handitu edo erabilerak gehitzeko aukera ematea da helburu beste modulu baten eraikuntza erabili gabe.
_ Aerogeneradoreak
Gizartearen kontzientziazio etapa honetan herritarren energia sortzeko bide “berdea” proposatzen zaie eraikinaren alboan zein eraikinean bertan. Honekin, energia sortzeko bide tradizionala errealitate bihurtu nahi da Arabako lautadan.
_ Tximiniak
Aireztapeneko elementuak fatxadan ezartzeko aukera erraza eskaitzen da traba estetiko bat izan ez daitezen eta hasieratik eraikitze proposamenean ezartzeko. Altzairu erdoilgaitzezko tutu normalizatuek, gehigarri honen aukera potentziatzen du.
_ Garabiak
Herriaren izaera nekazaria haztu gabe, bilketa prozesua errazteko metodo dira garabiak eta DOMETI enpresa italiarrak eskaintzen dituen garabiez baliatuz, eraikuntzan integratze dira egituraren zati gisa.




Katalogo hau eraikuntza metodo edo sistema baten zati da eta eraikuntza prozesu baten sintesia biltzen du, edozein beharrei erantzun egokia baina aldi berean koerentea emanez. Metodo hau erabiliz, herriaren berreraiketari hasiera eman zaio, zalditegiaren proiektuarekin.

ZALDITEGIA

Eraikuntza modularra, metodoan aurkeztu diren baliabideak erabili dira eraikin hau proiektatzeko garaian.
12 zaldirentzako lekua duen zalditegia, jadanik herrian dagoen txalet bati gehi jarri zaio, honen izaera hiritarra aldatu eta herriari zerbitzu turistiko bat eskaintzeko.
6x6m.ko zortzi moduluz osatzen den egurrezko eraikina da eta komunikazio ardatz bat du moduluei gainjarritako aterpe batez erakita. Dagoen etxearekiko lotura 3x6m.ko erakin batez burutzen da, bulego erabilera duena. 52m luze den ardatz honi lotzen zaizkio bukaeran, biltegi diren siloak eta ardatzari perpendikular jarritako estalkiak, barne patio bat mugatzen du, zalditegiaren erabilerakoa izango dena. Egurrezko fatxada lauak eraikin minimalista baten itxuran eragiten eta ingurura ondo integratzen den eraikina osatu nahi du.

Metodoaren aplikazio zuzenez egin den proiektua izanik, katalogoa erabilita arkitektura moderno eta abastraktua (funtzionalimoaz gain estetika bilatuz) egitea posible dela erakutsi nahi da, hormigoiaren eta aldez aurretik erabat proiektatua izan den eraikinak adibide erabili gabe.



Hau da katalogoaren aplikazioarekin proiektatu den lehen eraikina, eta herriaren berreraiketa eta etorkizuneko eraikuntzak, metodo honi jarraikiz proiektatzea da helburua. 
Hurrengo entregan aplikazio modu gehiago proposatuko dira.

Comentarios

Entradas populares