Uribarri Nagusia. Herri mailako proposamena.

Proposamena egin baino lehenago herriaren geruzazko analisi zehatzago batetik hasi gara. Geruzaketa hau herriaren ezaugarri, potentzial eta espazio bete-hutsen bereizketa eta elkar-konexioan datza.  Beraz, analisian intereseko guneak, espazioak, loturak eta abar lokalizatu eta berauek hanpatu edo baztertu egin ditugu, bi aurrekari mota desberdin aztertuz: errealitare aske, libre eta publikoa eta errealitate eraiki, betea eta pribatua. Bi errealitate hauetako elementu nabarmengarriak konbinatzetik sortzen da herriaren eskema orokor berria, zentzua eta jarraikortasuna duena.

Laburbilduz, herriaren antolaketan Uribarriko lau guneen garrantzia azpimarratu nahi izan da, gune haueek lotzean herriaren batasuna bilatu nahi izan da, baita herriz kanpotik datozen ibilbideen integrazioa ere bermatuz. Herri produktiboa eta tradizionala dela ikusita, eta paisai produktibo batez inguratuta dagoenez, honen aurrean eman nahi izan den erantzuna jatorra, errespetuzkoa eta aldi berean gaurkotasuna duena da.

Herriaren izaera herrikoia azpimarratuz erantzun sozialak bilatzen dira, herria bera izan dadila herria eraikiko duena. Teknika hau jadanik martxan dago Gasteiz inguruko kontzeju-herri guztietan. Gure helburua teknika hau osatuz, herrian proiektatzeko etorkizunera begira dagoen modu berri bat proposatzea da, herritarrei etorkizunean izan ditzaketen beharren aurrean proposamen bat eskainiz. Katalogo bidezko proiektuak garatuko dira herritarren aukerak libreki aspektu guztiak interpretatu daitezen.

Batasunak, aurretik aipatutako bi errealitateen proiektatze egokian ere badatza. Guzti hau barneratuz herriaren berreraketara jo dugu.
·Espazio publikoari dagokionez, jaraitasun bat bermatzeaz gain herrriak eskaintzen dauzan espazio hutsak, orotariko elementuak (bolatokia, erreka, iturria, eliza, etxe aztarnak...) eta erabilera produktibo desberdinak (zalditegia, baratzak, sagastiak, belardiak...) integratzen dituzte. Herri barneko loturak eta herriz kanpoko loturak berplanteatu dira, jatorrizko hierarkizazioren aurka joanez. Horretarako baliabide multzo bat erabili da bideen espezializazioarekin bat hauen arteko hierarkizazioa nabarmentzeko. 

·Espazio pribatua, gaur egun modu librean eta interbentzio moderno zalantzagarriez antolatua dago. Hala ere, arkitektura tradizionalean joera bat ikusi da: eraikinak beharrak sortu ala gehikuntza baliatuz zabaldu dira. Beraz, ez dira etxebizitza soilak, lana, bilketa eta bizitza gehituz sortutako eraikin konplexuak baitira. Gure proposamenak ildo hau jarraituko du. Gure katalogoak, eraikuntzari dagokionez erabilera desberdinetara egokitutako 12x6-ko moduloa du oinarri. Modulo hau erabilera desberdinetako beste moduluen gehiketaz, gaur egun dauden etxeen itsura hartu nahi dute, eraikin berak jasoko baititu bizitzako nahiz laneko behar guztiak.  Aldi berean, modulo multzoen konbinaketak jada herrian dauden etxe solteei itsatsi ahal izango zaizkie joera tradizional hau jarraituz. Honela heriari proiektatze joera bat eman nahi zaio, zaharra eta berria batuz, baina beti ere herri izaera gordez, hiritik etorri diren influentziak baztertuz eta herriaren ildora zuzenduz. Herri izaera hau mantentzeko ez da utziko etxebizitza paradisiakorik egiten, tradizioz izan diren erabilerak etxegintza modernoan gehitzeko beharra sortuz.




Katalogatze hone bidez betidaniko autokonstrukzioa sustatu nahi da; etxe modularrak oinarritzat hartuko dira. Erreferentzia moduan forma tradizional eta etorkizun primitiboko etxegintza, etxegintza klimatikoa, arkitektura bernakularra, arkitektura industrial modulatua eta arkitektura minimoa ditugu.


Comentarios

Entradas populares