objektuak espazioa, espazioak objektua

Objektu batek espazioa definitu dezake, espazio huts bati IZAERA eman, erabilera bat eman. Ez da elementu asko behar espazio berri bat sortu eta betetzeko; David Schalliol argazkilariak irudiratu dituen saskibaloi kantxak ezartzea nahikoa izan daiteke adibidez.
Erabilerarik ez zuen espazioak objektua bereganatzen du orduan eta espazio hutsak pasu ematen dio errealitate berri bati, bizia duen errealitateari hain zuzen. Umeen jolasak espazio huts hori bete eta kategoria berri bat emango dio.

Haurrek eta objektuak definitzen dute espazioa eta espazioak haur eta objektu horiek bere paiasain integratuko ditu.


Comentarios

Entradas populares