mapa kolektiboa

Hiru eskalatan ari gara lanean aldi berean, uraren gaiak ematen dizkigun aukera guztiak aztertu eta emaitza interesgarri bat sortu dadin.

1/ VITORIA-GASTEIZ udalerri maila
Gasteiz-en barneko komunikazioa ziurtatuta badago ere, inguratzen duten herrien arteko lotura ahula indartu beharrean dagoela ikusi da. Horregatik, eta udalerrian dagoen uraren sistema guztia aztertuz, herriak ubideak oinarri hartuta lotuneak sortu daitezke.

2/ SALBURUA-URIBARRI NAGUSIA
Aipatutako ubideetako batek lotzen ditu Uribarri Nagusia eta Salburuako berdegunea, Gasteiz hiriburuan. Ubidearen edo errekaren inguruak aztertu eta kasuistika bat egin nahi izan da, gerora ibilbidean zehar sortuko den programa aberastu eta kokapen egokia bilatu ahal izateko. Errekak eta bere inguruaren azterketa ezinbestekoa da, gerora bertan konexio bide bat sortu nahi bada.

3/ URIBARRI NAGUSIA
Herrian bertan garrantzia izango du Salburuatik etorriko den ibilbidearen bukaerak eta benetan landu beharreko gune bat sortuko du, herria bera baldintzatuz. Hiri-egitura aztertuz bestalde, herria hiru guneren inguruan garatu dela antzeman da eta gaur eguneko hiri egiturak hori nabarmentzen ez badu ere, etorkizunean garrantzitsuak izan daitezkeen guneen garapena interesgarria izan daiteke.


Comentarios

Entradas populares