7.000.000.000


Gaurko egunez, 2011ko urriaren 31a, 7.000 milioiko biztanleria muga gainditu da. Honek kezka mundial bat sortzen du: ZEIN DA MUGA?


Munduak 1.000.000.000 biztanle gehiago ditu 12 urteren buruan eta 60. hamarkadan zegoen biztanleria bikoiztu da. Hazkuntza bizkor honek Munduko alarma guztiak piztu ditu, horrela jarraituz gero gertatu daitekeenaren erantzunkizunik ez baitu inork hartu nahi. Hori gutxi balitz, etorkizunerako egin diren ikuspegietan ez da murrizketarik aurreikusten; alderantziz, 2050ean 9.000.000.000 izango gara eta mende amaieran 10.000 milioi izatera ere iritsi gaitezke. Argitaratu diren datuak ez dira itxaropentsuak, desberdintasun sozialak areagotzeaz gain, arazoak sortuko baitira alimentazio, etxegintza, hezkuntza... arlotan.
Nola erabil daitezke gaur egun ditugun datuak? Nondik hasi?


Hiria da, biztanleriaren euskarri fisiko eta morala.
Gaur egun hiriek Lurraren azaleraren %2a bakarrik hartzen badute ere, biztanleriaren %50 bizi da geroz eta handiagoak diren urbe hauetan. Hiriak dira munduko aberastasunaren %80a sortzen dutenak eta datu horren bidez, hiriak geroz eta handiagoak izango direla suposatu daiteke.



Gaur egun, arazo handiak daude kontrolik gabe hazten diren hirietan. Hiri hauek herrialde azpigaratuetan aurkitzen dira normalean, jendeak landa lurrak uzten baititu lan bila hirira joateko. Hiri hauek plangintza eza dela eta, defizientzia handiak izaten dituzte, azpiegitura eta urbanizaziorik gabe etxeak pilatuz eraikitzen direlako. Egoera honetan ezinezkoa da hiriak lana sortzea, hiria bera antolatzeko gai ez bada eta honek pobreen ezintasuna areagotzen du bizitza duin bat lortzearen alde. Kasu hauetan estamentu baxuenak esklusio bortitza jasaten dut eta horrek hirian bizi den kaos maila areagotzen du.
Kontrolik gabe haztea beraz, ez da eraginkorra etorkizuneko gizartearentzat eta horrela erakutsi dute, gaur egungo herrialde azpigaratuetako hiriek.

Herrialde garatuetan, legeak direla eta hiriak modu arrazional eta antolatu batean hazten dira. Biztanleria bikoiztu denenan hiriaren azalera bostkoiztu da, gizarteak eskatzen dituen zerbitzuak ugaritu eta kalitate onekoak izan baitira. Azken urteetan ordea, hirugarren munduan gertatzen ez den bezala, hezkuntza hazkuntzaren aurkako metodo bilakatu da. Bizi kalitatea gora doan heinean gizarte horren hazkuntza maila behera doa. Horregatik, Europako hiri asko gehiegi hazi dira, hazkuntza maila nulua baita iada. Aurreko mendean gizartea landatik hirira lekualdatu bazen ere, azken urteetan hirien erdiguneak ustu dira, jendeak hirien inguruan dauden etxebizitza eta “auzo-berdeak” aukeratu baititu bizitzeko. Horrek hirietan desoreka sakon bat eragin du, eta hori konpondu beharrean perimetroa handitzen jarraitzen dugu, gizartearen aberastasun iturri nagusia eraikuntza izan baita. Eraikuntzak goia jo du herrialde garatuetan eta lan eza fenomeno horren ondorioa da.

Zer zentzu dauka egun beraz hirien hazkuntzak? Ez al da hobe izango dagoena konpontzea? Zienentzat eraikitzen da?
Zein dira hirien etorkizuneko beharrak?

Etorkizuneko hirien ikuspegi ugari jorratu dira, gizartearen hazkuntza demografikoa ez baita ezorian gertatu. Gaur egungo egoera denentzat da kezkagarria, zer gertatuko ez den jakiteak amildegi baten ertzean jartzen baigaitu. Ikuspuntu desberdinak bi joeren arabera banatu baitazke.
Batetik zinea daukagu, gizartearen animoa isladatzen duena, pesimista etorkizun ezezagun baten aurrean. Hirien suntsipen totala da adierazten dutena, hiria porrot ekonomiko eta sozialtzat jotzen baitute gizakion jokamoduak ikusita. Gizarteak ez du uste, egungo egoerak atzera bueltarik duenik eta kontaminazio zein istiluek bizitokien suntsipena eta hondatzea dakarte eskutik.
Arkitektura munduak bestalde, hazkuntza demografikoa ondo ikusten du, aukera ematen baitu proposamen berriztagarriak egin eta “mundua suntsipenetik salbatzeko”. Hiri dizdiratsuak, indartsuak dira marrazten direnak, gizartearen batasun sozialean sinisten eta oinarritzen direnak. Helburua, dagoena berritzeaz gain, handitzen jarraitzea izaten da beti.

Zein da ikuspuntu egokia? Nola uztartu ekorra eta baiezkoa? Batasun soziala posible da?


Hirien etorkizuneko izaeraren aurreko eztabaida soziala errealitate bat da. XX. mende hasieran mende berriarentzat arkitektura futurista eta moderno bat sortu bazuten ere, XIX. mendeko arkitektoek ba al dute etorkizuneko beharrei erantzugo dien hiriaren proiekturik? Zein dira zehazki behar horiek?

Behar garrantzitsuenen artean alimentazio dago. Hiriek ere badute zer esana gai honetan ez soilik “hiri baratzetan”, baizik eta hiriak lur produktiboak eraikitzen dituzte, horiek baitira zabalkundeak egiteko lurrik onenak. Hori gutxi balitz, hiriek ere, landa lurrak produzitzeko behar diren errekurtsoak kontsumitzen dituzte, horien artean ura. Honen ondorioz, nekazariak medio gutxiagorekin gehiago produzitzera behartuta daude alimentazio arazorik izan nahi ez bada.

Denak bat egiten du, alimentazio, arkitektura, hezkuntza... Arazoa globala da eta ERANTZUN SOZIAL GLOBALA eskatzen du. Erantzuna seguru ez dela erraza, katearen maila bat apurtzea nahikoa delako, etorkizuna kolokan jartzeko.



Gomendagarria: El Pais egunkariak gertakizun hau dela eta sortu duen orrialdea.
Irakurtzeko: ¿Dónde metemos a 7.000 millones?

Comentarios

Entradas populares