txoriak bezala...

Gaurko egunez, irailak 19, Gasteizeko inguruak bisitatu ditugu. Lurrez bidaiatu badugu ere, askotan ez da hegazkina hartu behar inguruaren perspektiba egokiak lortzeko. Olarizuko begiratokiak eskaintzen dituen bista atseginak ez ditu hegazkiank eskaintzen, lekuaz gozatu eta argazkiak ateratzea hankak lurrean izateak egiten baitu posible.
Olarizuko begiratokia, Olarizuko kanpen gainean kokatzen den tontorra da. Bertatik Gasteizko lautada guztia ikus daiteke, gaurkoak eta atzokoak diren eraikinak, inguratzen duten tontorrak (Aizkorri, Gorbea...), komunikazio bideak...


Gaistez bera ez eta gure proiektua osatuko duten bi udalerri ere garbi ikus ziteken begiratoki honetatik; urrutira Ullibarri-Arrazua eta gertu Mendiola.


bidaia zoragarria ikusten dakienarentzat...


Comentarios

Entradas populares